domingo, 26 de octubre de 2008

Pedro Matadorentzako lehengo garaipena

Azkenean heldu da, Torrelavegako rallyan, Pedro Matadorrek urtean zehar bilatu duen garaipena. Ez du aukerarik eman bere aurkariei eta lehenengo sesiotik lehenego postuetan mantendu da. Amaitzen ari den denboraldi onetan, Pedro Matadorrek goranzko bidea jarraitu du. Hasierako Rallyetan ez zen aurkitu gorako pilotuekin, David Hernando, Jose Manuel Gomez eta Eugenio Manteconekin. Bere borroka, Marcos Diego eta Dani Peñarekin gertatzen zen. Hain famatua egin den motorren hobekuntza, brida kenduz gero, Matador gora egin du eta Rallyak pasa ahala, gero eta gorago aurkitu da. Dudarik gabe, denboraldiko piloturik regularrena izan da.

45:51.000 izan da Matadorren azkenengo denbora, 16 segundura David Hernando eta Daniel Peña 27 segundura bukatu da rallya. Garaipen nahiko erosoa izan da, David Hernandorekiko denborak neurtzen arratsaldean zehar. Beraz gaurkoa izan da Matadorrek jaso duenean merezi zuena. Nabarmendu beharra dago Jose Manuel Gomez abandonua. Credit services taldean dagoenetik, oraindik ez du rallyrik bukatu.

BFGoodrich kopan, Antonio Helguerak lortu du garaipena. Kasu honetan ere, nabarmentzekoa da Pedro Manuel Ortiz "koyote" eta Fernando Zorrillaren abandonuak. Antonio Helguerarekin batera, beti kopa irabazteko aukerarekin dauden pilotuak.

No hay comentarios: