jueves, 23 de octubre de 2008

Ziordia Sportek proban jarri zuen Suzuki

Joan zen astean Espainiako Rally Txapelketa mustu ondoren, Iban Lopezek eta bere kopilotu Ruben Lapuentek kotxe berria probatzen jarraitzen dute. Helburu horrekin, Lekunberrirako bidea hartu zuten joan zen larunbatean, Navarran lehiatzeko.

Maila goreneko lasterketa ikusi ahal izan zuten Leitzaldean, Larraunen edo Arakilen elkartu ziren rallyezaleek. Parte-hartzaileen artean maila goreneko autoak zeuden, Peugeot 307, 206 WRC, Suburu Impresa, Skoda Octavia WRC edo Mitsubishi EVO esaterako. Beraz, Espainiako Rallyean baino maila altuagoa izan zuen lasterketak, txapelketa horretan ez baitira WRC motoreak onartzen. Are gehiago Ziordia Sport taldeko olaztiarrak lehiatzen ari diren Suzuki Swift probarekin alderatuta, izenak dioen bezala, txapelketa honetan Suzuki markako auto berarekin lehiatzen baitira denak. Horrela, autoaren motore eta ezaugarrien ordez, gidariaren abileziak erabakitzen du emaitza. Hain zuzen ere, abilezia hori handitu eta kotxe berrira ohitzeko helburuarekin joan ziren Iban eta Ruben Lekunberrira.

Gorka Apalantza izan zen Navarrako rallyaren irabazlea, Subaru Impreza WRC autoarekin, 34 minutu eta 43 segundoko denbora eginda. Iban Lopez de Goikoetxea eta Ruben Lapuente 23.ak izan ziren, 6:04ra.

No hay comentarios: