domingo, 19 de octubre de 2008

Lehenengo EVO Xa Kantabrian

Javier España, Kantabriako pilotua, www.cantabriarallye.comeko foruan adierazi duen bezala, urtea amaitu baino lehen Mitsubishi Evolution X batekin lehiatzea gustatuko litzaioke. Hau gertatuko balitz, Espainian lehiatzeko dagoen lehengo Evo X izango litzateke. Hau gertatzeko, faktore bakar bat hartzen dute parte. Kantabriako Rallyen denboraldian, geratzen diren rally gehienak egitea izango litzateke languntza ona Javier Españarentzat. Modu honetan, denbora gehiago izango du kotxea bukatzeko.

Orain dela bi hilabete ekarri zituen Espñak Bi Evo X Espainiara, bat lehiaketarako prestatzeko eta beste bat berarentzako. Berarentzat ekarri zuena, nahiko famatua da dagoeneko Kantbria aldean, Rally guztietara kotxe horretan doalako. Javier España argitu duen bezala, kotxea badago martxan eta Mitsubishi-España taldeko mekaniko gustiak lanean ari dira kotxea lehenbailen bukatzeko.

Kotxea, N taldeko motorra izango du, N taldeko txapelketan jarraitzeko eta ia-ia irabazi duen txapelketa azkenean lortzeko bigarren aldiz. Honi gehitu behar zaio, bere lehiakide garrantzitsuena, Mario Ceballos bere kotxea saldu nahi duela, eta ez da geratzen diren proba guztietan aterako. Hurrengo astean, XXXVII Torrelavegako rallya dago. Gidari gustiek oso gustoko duten rallya da eta urtero bezala pilotu asko joango dira.

No hay comentarios: