sábado, 25 de octubre de 2008

Gabiriako rally Sprint 08

Martxoaren lehenengo asteburua berezia izan zen autoen mundua, rallyena bereziki, gustuko dugunontzat; izan ere, igande horretan, martxoaren batean, eman baitzitzaion Euskal herriko rally denboraldi berriari hasiera Gabirian, X edizioa izan da. Gidarien eta hauen autoen aldetik, aipatzekoa da aurtengoa inoiz izan den maila altuenekoa izan dela; izan ere, Santi Artetxe bizkaitarra, Gorka Apalantza eta honen aita den Ramon Apalantza, Xabier Lujua, Joseba Zapirain… munduko txapelketan aritutako autoekin etorri baitira. Txus Jaio gidari markinarra ere han izan zen eta beste behin ikusle guztiak altxarazi zituen bere BMW325iarekin, bere eskuetan ez baitago errepide zuzenik.

Gabiriako rallyak 6,5 km ditu eta parte hartzaileak hiru aldiz pasatzen dira behetik gora, guztira 20 bat kilometro egiten dituztela erlojupean. Errepide estua, biraketa ugarikoa eta zenbait tokitan harritxoz estalia, hauek gidariei susto bat baino gehiago eragiten dizkiete urtero. Esan beharra dago, antolatzaile asko biltzen dela eta ikusleen kokapena mugatu egiten dutela hauen segurtasunerako. Dena den, leku guztietan bezala, hau errespetatzen ez duten gizasemeak ere ibiltzen dira tamalez eta azken hauek dira, hain zuzen, rallyen itxura arriskutsuaren eragileak. Aurtengoan, lehenengo txanda hasi eta berehala, hiru ordu laurdenez geratu behar izan zen, Egoi Eder Valdés gidariak Oscar Marañonen autoa atzetik jotzeagatik lasterketan ari zirela.

Azkenik, Santi Artetxe eta bere Peugeot 307WRCa izan ziren garaile. Baina, lasterketa osoan zehar Gorka Apalantza joan zen lehen postuan eta kotxean izan zuen matxura bat zela eta, azken igoeran lasterketa bertan behera uztea beste erremediorik ez zuen izan. Bigarren, Ramon Apalantza izan zen bere Mitsubishi WRCarekin eta podiumean azkena Xabier Lujua eta bere Skoda Octavia WRCa.


No hay comentarios: