domingo, 12 de octubre de 2008

Antxustegi bigarrena Sierra Morenan


Gaur amaitu da 25. Sierre Morenako Rallya. Nazional mailako rallyen txapelketarako puntuagarria izan den bederatzigarren proba. Hemen, Enrique Garcia Ojedak, irabazi du urteko bostgarren rallya, baina oraidik ezin izango du txapelketaren lehehengo postua lortu, Sergio Vallejo, orain txapelketaren buru dena, bigarren postua lortu duelako. Luis Monzon, hirugarren geratu den bitartean.

Nazional mailan dagoen Euskal gidari bakarra, Gorka Antxustegi, bigarren postua lortu du Switf txapelketan. Jimenezen atzetik geratu da 42 segundura. Hirugarren, Nuñez geratu da minutu erdira. Beraz, kontuan izanda bi rally bakarrik geratzen direla, Antxustegirentzat oso ondo jartzen zaio urte osoan burutu duen txapelketa irabazteko.

Peugeot txapelketan, lehengoa Perez, bigarrena Ares eta hirugarrena Monarri izan dira. Perez eta Aresek rallyan zehar izan duten borroka azkenean 12 segunduko tarteko emaitza izan du. Pridukzio txapelketan, Martí izan da garailea, 12 segundora Marquez eta minutu erdira Cabanela izan da emaitza.

Rally honetan eman da marken garailea. Peugeot izan da, bigarren Mitshubisi eta hirugarren renault. Ez da izan ustekabeko gertakizuna, Peugeot dauzkan kotxe kopurua kontuan izanda.

No hay comentarios: