domingo, 26 de octubre de 2008

Pedro Matadorentzako lehengo garaipena

Azkenean heldu da, Torrelavegako rallyan, Pedro Matadorrek urtean zehar bilatu duen garaipena. Ez du aukerarik eman bere aurkariei eta lehenengo sesiotik lehenego postuetan mantendu da. Amaitzen ari den denboraldi onetan, Pedro Matadorrek goranzko bidea jarraitu du. Hasierako Rallyetan ez zen aurkitu gorako pilotuekin, David Hernando, Jose Manuel Gomez eta Eugenio Manteconekin. Bere borroka, Marcos Diego eta Dani Peñarekin gertatzen zen. Hain famatua egin den motorren hobekuntza, brida kenduz gero, Matador gora egin du eta Rallyak pasa ahala, gero eta gorago aurkitu da. Dudarik gabe, denboraldiko piloturik regularrena izan da.

45:51.000 izan da Matadorren azkenengo denbora, 16 segundura David Hernando eta Daniel Peña 27 segundura bukatu da rallya. Garaipen nahiko erosoa izan da, David Hernandorekiko denborak neurtzen arratsaldean zehar. Beraz gaurkoa izan da Matadorrek jaso duenean merezi zuena. Nabarmendu beharra dago Jose Manuel Gomez abandonua. Credit services taldean dagoenetik, oraindik ez du rallyrik bukatu.

BFGoodrich kopan, Antonio Helguerak lortu du garaipena. Kasu honetan ere, nabarmentzekoa da Pedro Manuel Ortiz "koyote" eta Fernando Zorrillaren abandonuak. Antonio Helguerarekin batera, beti kopa irabazteko aukerarekin dauden pilotuak.

sábado, 25 de octubre de 2008

Gabiriako rally Sprint 08

Martxoaren lehenengo asteburua berezia izan zen autoen mundua, rallyena bereziki, gustuko dugunontzat; izan ere, igande horretan, martxoaren batean, eman baitzitzaion Euskal herriko rally denboraldi berriari hasiera Gabirian, X edizioa izan da. Gidarien eta hauen autoen aldetik, aipatzekoa da aurtengoa inoiz izan den maila altuenekoa izan dela; izan ere, Santi Artetxe bizkaitarra, Gorka Apalantza eta honen aita den Ramon Apalantza, Xabier Lujua, Joseba Zapirain… munduko txapelketan aritutako autoekin etorri baitira. Txus Jaio gidari markinarra ere han izan zen eta beste behin ikusle guztiak altxarazi zituen bere BMW325iarekin, bere eskuetan ez baitago errepide zuzenik.

Gabiriako rallyak 6,5 km ditu eta parte hartzaileak hiru aldiz pasatzen dira behetik gora, guztira 20 bat kilometro egiten dituztela erlojupean. Errepide estua, biraketa ugarikoa eta zenbait tokitan harritxoz estalia, hauek gidariei susto bat baino gehiago eragiten dizkiete urtero. Esan beharra dago, antolatzaile asko biltzen dela eta ikusleen kokapena mugatu egiten dutela hauen segurtasunerako. Dena den, leku guztietan bezala, hau errespetatzen ez duten gizasemeak ere ibiltzen dira tamalez eta azken hauek dira, hain zuzen, rallyen itxura arriskutsuaren eragileak. Aurtengoan, lehenengo txanda hasi eta berehala, hiru ordu laurdenez geratu behar izan zen, Egoi Eder Valdés gidariak Oscar Marañonen autoa atzetik jotzeagatik lasterketan ari zirela.

Azkenik, Santi Artetxe eta bere Peugeot 307WRCa izan ziren garaile. Baina, lasterketa osoan zehar Gorka Apalantza joan zen lehen postuan eta kotxean izan zuen matxura bat zela eta, azken igoeran lasterketa bertan behera uztea beste erremediorik ez zuen izan. Bigarren, Ramon Apalantza izan zen bere Mitsubishi WRCarekin eta podiumean azkena Xabier Lujua eta bere Skoda Octavia WRCa.


jueves, 23 de octubre de 2008

Ziordia Sportek proban jarri zuen Suzuki

Joan zen astean Espainiako Rally Txapelketa mustu ondoren, Iban Lopezek eta bere kopilotu Ruben Lapuentek kotxe berria probatzen jarraitzen dute. Helburu horrekin, Lekunberrirako bidea hartu zuten joan zen larunbatean, Navarran lehiatzeko.

Maila goreneko lasterketa ikusi ahal izan zuten Leitzaldean, Larraunen edo Arakilen elkartu ziren rallyezaleek. Parte-hartzaileen artean maila goreneko autoak zeuden, Peugeot 307, 206 WRC, Suburu Impresa, Skoda Octavia WRC edo Mitsubishi EVO esaterako. Beraz, Espainiako Rallyean baino maila altuagoa izan zuen lasterketak, txapelketa horretan ez baitira WRC motoreak onartzen. Are gehiago Ziordia Sport taldeko olaztiarrak lehiatzen ari diren Suzuki Swift probarekin alderatuta, izenak dioen bezala, txapelketa honetan Suzuki markako auto berarekin lehiatzen baitira denak. Horrela, autoaren motore eta ezaugarrien ordez, gidariaren abileziak erabakitzen du emaitza. Hain zuzen ere, abilezia hori handitu eta kotxe berrira ohitzeko helburuarekin joan ziren Iban eta Ruben Lekunberrira.

Gorka Apalantza izan zen Navarrako rallyaren irabazlea, Subaru Impreza WRC autoarekin, 34 minutu eta 43 segundoko denbora eginda. Iban Lopez de Goikoetxea eta Ruben Lapuente 23.ak izan ziren, 6:04ra.

domingo, 19 de octubre de 2008

Munduko Rally Txapelketa

Dagoeneko bi rally baino ez dira geratzen munduko txapelketa bukatzeko. Hala ere inoiz baino zirraragarri dago. Mundiala bi pilotuen artean egon harren, oso berdinduta dago momentu hauetan mundiala. Alde batetik Sebastian Loeb Citroen C4arekin eta beste aldetik Mikko Hirvonen Ford Focusarekin dira garaipenerako aukerak dituzten bakarrak. Orain Sebastian Loeb da txapelketaren liderra 106 punturekin, eta bigarrena, Mikko Hirvonen 92rekin. Nahiz eta puntu aldea nahiko handia izan, geratzen diren bi rallyak, Japonekoa eta Galesekoa, teorikoki Hirvonenentzako faboragarriagoak dira.

Hala ere, aurten argi utzi du Loebek, berak ondo doala edozein egoeratan, Finlandian irabazi eta gero, hau da, Hirvonenen etxean. Beraz momentuz Japoneko Rallya, hilabete honetako azkenego egunean hasiko dena, erabakigarria izango dela esan dezakegu. Japonetik garaipena ateratzea lortzen duen gidaria aurrera pauso handi bat emango du txapelketan.

Marka txapelketari begira, CITROEN TOTAL WRT da momentuz lehen postuan aurkitzen dena 169 punturekin eta bigarrena BP FORD ABU DHABI WORLD RALLY TEAM 146 punturekin. Pilotuen txapelketan bezala, ez dago ezer erabakita. Hala ere kontuan hartu behar da, Ford markaren zuzendari nagusiaren hitzak, adierazi zuenean, gutxienez marken txapelketa irabazi nahi zuela. Espainiako Rallyan eta Frantziako Rallyan, Jari Matti Latvala, Ford taldeko bigarren pilotua kanpoan utzi dute eta Francois Duval hartu dute. Duvalek Bi rallyetan puntu asko lortuz eskertu du berarengan jarritako konfidantza.

Azpimarratzekoa daDani Sordo eta Chris Atkinsonen lana mundial honetan. Sordok Citroenen egin duen lanarengatik, Loebi eskaintzen ahal zuen laguntza guztia, eta Atkinsonen Lana Subarun. Subarurentzat zaila izan den urtean berak, generalaren laugarren postuan kokatuz.

Lehenengo EVO Xa Kantabrian

Javier España, Kantabriako pilotua, www.cantabriarallye.comeko foruan adierazi duen bezala, urtea amaitu baino lehen Mitsubishi Evolution X batekin lehiatzea gustatuko litzaioke. Hau gertatuko balitz, Espainian lehiatzeko dagoen lehengo Evo X izango litzateke. Hau gertatzeko, faktore bakar bat hartzen dute parte. Kantabriako Rallyen denboraldian, geratzen diren rally gehienak egitea izango litzateke languntza ona Javier Españarentzat. Modu honetan, denbora gehiago izango du kotxea bukatzeko.

Orain dela bi hilabete ekarri zituen Espñak Bi Evo X Espainiara, bat lehiaketarako prestatzeko eta beste bat berarentzako. Berarentzat ekarri zuena, nahiko famatua da dagoeneko Kantbria aldean, Rally guztietara kotxe horretan doalako. Javier España argitu duen bezala, kotxea badago martxan eta Mitsubishi-España taldeko mekaniko gustiak lanean ari dira kotxea lehenbailen bukatzeko.

Kotxea, N taldeko motorra izango du, N taldeko txapelketan jarraitzeko eta ia-ia irabazi duen txapelketa azkenean lortzeko bigarren aldiz. Honi gehitu behar zaio, bere lehiakide garrantzitsuena, Mario Ceballos bere kotxea saldu nahi duela, eta ez da geratzen diren proba guztietan aterako. Hurrengo astean, XXXVII Torrelavegako rallya dago. Gidari gustiek oso gustoko duten rallya da eta urtero bezala pilotu asko joango dira.

viernes, 17 de octubre de 2008

Gernika-Lumo XIII Rallya


Datorren urriaren 21ean, Gernika-Lumoko BBK Rallya egingo da, Euskadiko Rally Txapelketako bigarren proba garrantzitzuena dena. Proba hori herriaren inguruan izango da, eta titulua irabazteko faborito nagusiak bertan izango dira, azken edizioko irabazleei, Xabier Lujua Subaru Impreza autoarekin eta Luciando Arrabal Seat Ibiza autoarekin, beste faborito bat gehitu behar zaie, Santi Artetxe Peugeot 307 WRC autoarekin.

Rallya 6.30ean hasiko da egiaztatze administratibo eta teknikoekin, 9.30ak arte. Lehenengo lehiakidea Pablo Picasso kalean egongo den podiotik irtengo da goizeko 11.00etan eta iluntzean helduko da; helmuga parkean 18.51ean sartuko da.

Aurten lehian egongo diren erlojupeko bideguneak hiru izango dira. Horietako bi behin errepikatuko dira eta bestea hiru aldiz beteko dute. Goizez, pilotuek Mendata-Urrutxua-Zugastieta bidegune ospetsuari ekingo diote (13,95 km), Montecalvoko eremutik birritan igaroz . Goizez egingo den atsedenaren ondoren, eguneko unerik garrantzitsuena helduko da: 7,29 km-ko Nabarniz-Belendiz bidegunea birritan eta hiru aldiz 8,93 km-ko Arratzu-Ajangiz bidegunea. Guztira erlojupeko 69,27 km izango dira, 167,39 km guztira dituen ibilbidetik.

domingo, 12 de octubre de 2008

Antxustegi bigarrena Sierra Morenan


Gaur amaitu da 25. Sierre Morenako Rallya. Nazional mailako rallyen txapelketarako puntuagarria izan den bederatzigarren proba. Hemen, Enrique Garcia Ojedak, irabazi du urteko bostgarren rallya, baina oraidik ezin izango du txapelketaren lehehengo postua lortu, Sergio Vallejo, orain txapelketaren buru dena, bigarren postua lortu duelako. Luis Monzon, hirugarren geratu den bitartean.

Nazional mailan dagoen Euskal gidari bakarra, Gorka Antxustegi, bigarren postua lortu du Switf txapelketan. Jimenezen atzetik geratu da 42 segundura. Hirugarren, Nuñez geratu da minutu erdira. Beraz, kontuan izanda bi rally bakarrik geratzen direla, Antxustegirentzat oso ondo jartzen zaio urte osoan burutu duen txapelketa irabazteko.

Peugeot txapelketan, lehengoa Perez, bigarrena Ares eta hirugarrena Monarri izan dira. Perez eta Aresek rallyan zehar izan duten borroka azkenean 12 segunduko tarteko emaitza izan du. Pridukzio txapelketan, Martí izan da garailea, 12 segundora Marquez eta minutu erdira Cabanela izan da emaitza.

Rally honetan eman da marken garailea. Peugeot izan da, bigarren Mitshubisi eta hirugarren renault. Ez da izan ustekabeko gertakizuna, Peugeot dauzkan kotxe kopurua kontuan izanda.

sábado, 11 de octubre de 2008

Loebek bere bostgarren garaipena lortzen du Corcegan


Citroeneko gidari frantseza, Sebastien Loebek ia ia irabazi du frantziako rallya hamahirugarreneko egunean. Bakarrik geratzen da egun bat rallya a amaitzeko eta salbuespen Loebek irabaziko du, bigarren klasifikatuari, Mikko Hirvonen minutu bat ateratzen dio.

Azken eguneko proba oso laburra da , eta Hirvonentzat ezineskoa da minutu bat baino gehiago ateratzea Loeberi. Hori ere gertatu zaio Citroeneko beste gidariari, Daniel Sordo ez du lortu Loeberi arazoak eman atzoko izan zuen istripuen ondorioekin, horma batekin topo egin zuen.

Laburpen bat eginez, Loeberek egin behar zuena egindu, oportunitate ezin hobea zeukan mundiala irabazteko rally honekin eta lortu du. Azkenengo frogetan lan bikaina egin dute, eta egun honetan ez du arrikatu eta gauzak ondo atera zaie. Baina hori eta guztiz ez dago ezer erabaki, oraindik ez du lortu "matematikoki" rallya irabazi, lortzeko Hirrvonen lehenengo bost postuetaik kanpo geratu behar da. Eta azken urte hoentan rallyen azkenengo egunetan istripu gehiegi ikusi dira eta oriandik Ford-eko gidariak oportunitate bat daukate, ere aipatu behar da Ford ez dago Citroenenko hein berean, ezberdintasun ioso nabaria da batez ere asfaltoko rallyetan Frantziako bezala.

Igandean ikusiko da ea Loeberen beste exhibizio bat, ala Fordeko gidariak egiten dute mirari bat.

David Hernando: Kantabriako Rally txapelketatik urbil


Larunbat honentan, David Hernando eta Antonio Fernandezek lortu zuten Cobreces-en urteko bostgarren garaipena, Rallyen txapelketan. Garaipen hau, Rally txapelketaren garaipenatik pauso batera uzten dute.

Nahiz eta hasieran zenbait denbora galdu bere aurkarien aurrean, David Hernandoren buruan puntu gehienak lortzea zen, nahiz eta ez irabazi.

Lehenengo sesioa eta gero, Hernando laugarren postuan aurkitzen zen. Sesioa bukatu eta reglajeak egin ondoren, 3 tarteunetan scratchak markatu zituen. Honela bigarren postuan kokatu zen.

Azkenengo sesioa geratzen zelarik, eta bigarren postua seguru zuelarik, momentu horretan lehengo postuan aurkitzen zen, Jose Manuel Gomez-ek Rallytik kanpo geratu zen eta honek eman zion David Hernandori garaipena. Honela txapelketarako oso garrantsitzuak diren puntuak lortu zituen eta txapelketa bere esku utzi zuen.

Valle de Aras-en rallya egingo ez balitz,dauden arazo ekonomikoengatik, David Hernando bihurtuko litzateke Kantabriako Rally txapelketaren garailea, urtena zehar lortu dituen bost garaipenei esker.