viernes, 17 de octubre de 2008

Gernika-Lumo XIII Rallya


Datorren urriaren 21ean, Gernika-Lumoko BBK Rallya egingo da, Euskadiko Rally Txapelketako bigarren proba garrantzitzuena dena. Proba hori herriaren inguruan izango da, eta titulua irabazteko faborito nagusiak bertan izango dira, azken edizioko irabazleei, Xabier Lujua Subaru Impreza autoarekin eta Luciando Arrabal Seat Ibiza autoarekin, beste faborito bat gehitu behar zaie, Santi Artetxe Peugeot 307 WRC autoarekin.

Rallya 6.30ean hasiko da egiaztatze administratibo eta teknikoekin, 9.30ak arte. Lehenengo lehiakidea Pablo Picasso kalean egongo den podiotik irtengo da goizeko 11.00etan eta iluntzean helduko da; helmuga parkean 18.51ean sartuko da.

Aurten lehian egongo diren erlojupeko bideguneak hiru izango dira. Horietako bi behin errepikatuko dira eta bestea hiru aldiz beteko dute. Goizez, pilotuek Mendata-Urrutxua-Zugastieta bidegune ospetsuari ekingo diote (13,95 km), Montecalvoko eremutik birritan igaroz . Goizez egingo den atsedenaren ondoren, eguneko unerik garrantzitsuena helduko da: 7,29 km-ko Nabarniz-Belendiz bidegunea birritan eta hiru aldiz 8,93 km-ko Arratzu-Ajangiz bidegunea. Guztira erlojupeko 69,27 km izango dira, 167,39 km guztira dituen ibilbidetik.

No hay comentarios: