domingo, 30 de noviembre de 2008

peugeot txapelketa Monarrirentzat

Rakky Shalymar helduta, Peugeot kopako pilotuak gutxi gora behera bazekiten beren aukera kopa irabazteko. Dagoeneko aurreko egunetan albistea sortu zen, kopa irabzteok aukerekin zegoen pilotua, Victor Senrak, etxera bueltatu beher izan zuen antsietate atake bat izan ondoren.

Rallyari begira, lehenengo egunean, Ares agertzen zen garaile bezala, bere atzean Monarri eta hirugarren postuan Perez. Ostiraleko lehenego hirugarren tramoan, Alberto Monarrik, titulua lortzeko faboritoa zena, scratch lortu eta ostraleko eguna lehenengo postuan bukatu zuen, bere atzean Ares, eta hirugarren Vallin. Azkenego tramo honetan, Ariasek tronpo bat egin eta zuhaitz batekin kolpea hartu eta hiru minutu galdu zituen, honela garaipena lortzeko aukera gustiak galduz.

Larunbateko giza, sorpresarekin hasten zen. Monarri, lehenengo tramoak tronpo bat egin eta kotxearen eskerreko parteaz jo eta kotxea erdi apurtuta utzi zuen. Gertaera hau Aresek erabili zuen lehenengo postura igotzeko eta Monarrirekiko distantzia nahikoa lortzeko. Honala geratu ziren gauzak amaierarte eta Monarrirentzat garaipena heldu zen. Hainbeste urteotan bilatu duen garaipen hori.

Nuñezentzat rallya, Antxustegirentzat tituloa


aurten estreinatu den suzuki swift kopa berria, Shalymarren erabakiko zen bere garailea, beste kopetan eta generalean bezala. Nuñez, Jimenez eta Antxustegik zeukaten irabazteko aukerak, beraz azkar joateko momentua zen. rallyaren lehenengo zatian, sailtasunak aurkitu zituzten hiru pilotuak, eta hirurek banatu zituzten scratchak. Hala ere, Jimenez izan zen hiruretatik azkarrena eta ostiral gauean bera zen klasifikazioaren liderra.

Larunbaterako dena airean zegoen. Antxustegik ez zituen sorpresarik nahi eta lehenengo postuan kokatu zen bitartean, Nuñezek atzean geratzen hasten zen eta Jimenezek sustoren bat zeukan. Hala ere, lehenengo sei tramoak eta gero, Jimenezek hamabi segundu bakarrik galtzen zituen Antxustegirengandik.

Arratsaldean gauzak aldatuko ziren, Jimenezek arazoak zituen bere kotxearekin. Konpontzerako orduan gehiegi iraun eta 50 segundorekin penalizatu zuten eta hirugarren posturaino erori zen. Antxustegi, probaren errege zelarik, bere distantzia mantentzen hasi zen arriskurik hartu gabe, jakinda berarentzat bigarren postua ona zen Jimenezek ez irabazi eskero. Baina arazoak izan zituen azkenengo tramoetan eta Jimenezekiko bi minutu galdu zituen eta hirugarren posturaino erori zen. Azkenean, Nuñez arazorik gabe irabazi zuen rallya, Jimenez bigarrena eta Antxustegi hirugarrena.

domingo, 23 de noviembre de 2008

Rally Shalymar azkenean

Azkenean, egutegiko azkenengo rallya heldu behar izan da jakiteko zein den Nazional mailako rally txapelketa. Costa Brava Rallyan bezala, Madrilgo inguruan egingo den rally hau, ostiral gauean eta larunbateko egunean zehar iraungo du. Ostiral gauean 4 tramoetatik pasatuko dira eta larubatean goizean mendizerran izango den bitartean, larunbat arratsaldean "El Jarama"ko zirkuituan izango dira tramoak. Federazioaren nahia, tramo ezberdinak sortzea zen egoera desberdinetan.

Emozioz beteriko rallya izango da. GT txalpeketa kenduta, txapelketa guztiak jokoan dira. Alde batetik, txapelketa generala, eta beste aldetik Switf txapelketa dira orain pisu handiena dutenak.
Vallejo eta Ojeda azkenengo kilometrorarte burrukatuko dute eta Gorka Antxustegi eta Manuel Jimenezek berdin arituko dira. Argi dago urteko rallyrik garrantzitsuena dela, eta polita izango dela.

viernes, 21 de noviembre de 2008

Rallye Valle de Aras


Jose Manuel Gomezek lortu zuen Garaipena Valle de Araseko Rallyan, Cantabriako rally txapelketaren azkenengo proban. Bigarren postua bere taldekidearentzat izan zen, Bruno Veci eta hirugarren postua Pedro Matadorentzat izan zen. BFGoodrich txapelketan Victor Perezek lortu zuen bere lehenengo garaipena eta Jonathan Perezek lortu zuen garaipena Junior txapelketan eta Citroën txapelketan. N taldean Oscar Coronal izan zen azkarrena eta bizkortasunezko klasikoetan David Salcines izan zen garailea.

Rallyen txapelketa bukatu ondoren itxita zirudien eztabaida bat zabaldu da berriz. José Manuel Gomezek hurrengo urtean parte hartu beharko luke txapelketan? Orain dela lau hilabeteko istripua kontuan izanda, bizia ia galtzen zuen horretan bere kopilotuarekin batera, klizantzia kenduko ziotelaren meatzupean zegoen. Hala ere azkenean ez da ezer gertatu eta jendearen potestak entzun dira federazioan. Zubizarretaren ahotik ez da ezer atera, ez da gai horri buruz mintzatu nahi izan, nahiz eta istripuan klatetua ere izan.

Argi dago, nahiz eta Gomezek zorakeriak egiten jarraitu, lizentzia kenduko ez diotela. Badirudi ikuskizuna aurrera jarraitu behar duela nahiz eta bizitzaren bat jokoan jarri.

Blazquez, ofiziala 370Zrekin


Nissan Iberia jarraituko du rallyetan apostu eginez Nissan kotxeak promozionatzeko. 350Z Challengearekin jarraitzeaz gain, Nissanek talde ofizial bat jarriko du martxan hurrengo urterako. Taldeak 370Z berri batekin parte hartuko du, Marc Blazquezek gidatuta. Kotxe berria, nazional txapelketan eta kotxe 0 bezala egotearekin lortutako esperientziarekin prestatuko dute.

Rallye Costa Bravan izan zuten debut bikainarekin eta Marc Blazquezek esperientzia, Nissanentzako etorkizun polita ikustaratzen du 370Z berriari, 350Zrekiko motor potenteagoa eramango duelarik. Urtean zehar GT txapelketan parte hartuko dute, eta polita izango da Ferrari eta Porscyhe aurkako lehia. Aurten, Porschek izan du garaipena.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Vallejo, garaipen bat, txapelketa bat

Ostiral eta larunbat honetan, nazional txapelketa erabaki dezakeen rallya burutuko da, Costa Brava rallya. Nazional mailan daukan garrantziaz gain, Costa Brava rallya, Rallyclasics txapelketarako puntuagarria izango da. Gaizak honela, edozein urteetako kotxeak maite dutuztenentzako galduezineko rallya da.

Inskripzioa alde batera utziz, kontuan hartu beharreko da zer suposatzen duen rally hau nazional txapelketan; hiru pilotu, Sergio Vallejo (106,5 puntu), Luis Monzon (95 puntu) eta E. Gª Ojeda (94,5 puntu) tituluaren bila aterako dira rally honetan, kontutan izanda oraindik Shalymareko rallya geratzen dela. Hala ere ez dira rallya irabazteko hautagai bakarrak, Xebi Pons Porsche 911 GT3 batekin eta Daniel Solá Ferrari 360 Rally batekin garaipena bilatuko dute.

Parte hartuko duen euskladun bakarra, Gorka Antxustegi, Swift kopa irabazteko pauso berri bat emateko prest dago. Badarama lehenengo postuan urte osoa eta oso zaila izango da M. Jimenez edo E. Nuñezek postua kentzea.

Rallyclasicsean ikusgarria izango da, S. Munari Lancia Stratosarekin, B. Waldegard Ford Escort MKIIarekin edo V.C. Jensen Porsche Carrera RSarekin.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Egoi Ederrek irabazi du Urrakiko igoeraren lasterketa





XXVI. Urrakiko Igoera proba Lagun Artea Eskuderiak antolatu dute larunbatean. Egoi Ederrek irabazi zuen lasterketa orokorra Silver Car kotxearekin. Haren atzetik, Gorka Apalantza egin zuen bigarren postua, Subaru Impreza WRCrekin.

Hasiera zalapartatsua izan zuen auto lasterketak, Urrakirako errepidea lan eman zion gidariei, batik bat entrenamenduetan eta lehen igoeretan. Hala esan dute zenbait gidariak, lehen igoereann labaina zegoen errepidean. Goizeko hotzarekin bustita zegoen eta horrek aurren-aurrenetik istripuak eragin zituen. Entredamendu saiotatik hasi ziren istripuak gertatzen, eta hori ez da ohikoa izaten. Bestetik, auto lasterketa ikustera joanda jende asko izan zen Urrakiko errepide inguruetan, 5000 lagun inguru, eta antolatzaileek lan handia izan zuten jendea leku seguruetara eramaten.

Peugeot 207 RC Rallye


Dagoeneko aurkeztu da Peugeot 207 RC Rallyea hurrengo urterako. Peugeot Sportek egindako kotxea, turboa gehitzen dio espiniako promozio kopa zaharrenari. Atzean geratu dira Peugeot 205 GTIa eta 206 RCa. Hurrengo urterako, 1.6 motorra izango du 180 zaldirekin. Trakzioa, beti bezala, aurrekoa izango da eta par maximoa 6500 rpm etara izando du.

Stéphane Sarrazinek probatu du dagoeneko, eta argi utzi du, gidatzea gustatuko litzaiokeen kotxea dela. Argitu du, kotxeak, kurbetatik pasatzeko era oso hona dela, eta oso dibertigarria dela gidatzeko.

Loeb, mundialaren irabazlea


Azkenean, Sebastian Loebek irabazi du bere bostgarren munduko txapelketa. Aurten, Japoneko rallyan aurkitu du garaipena, Waleseko rallya falta delarik. Nahiz eta Mikko Hirvonenek garaipena lortu, Loeb higurren postuan geratzearekin nahikoa zuen bere helmuga lortzeko. Eta horrela izan zen, Loebek hirugarren postuan geratu zen Hirvonenetik bi minutu eta erdira. Beraien artean, Jari Mati Latvala geratu zen, rally honetan, Ford Abu Dabhi ofizialarekin.

Loeb, 1997an hasi zen korrika, citroen saxo kit car batekin. Urte horretan irabazi zuen Frantziako kopa. Aurrera jarraitu nahian, Loeb, dagoeneko Daniel Elenarekin, 1999an Kataluniako rallyan parte hartu zuen. 2000. urtean, mudiala serioago hartu junior mundiala irabazi zuen, kasu honetan ere, bere Citroen saxo kit carrarekin.

Hortik aurrera, Wrc-a hartu eta irabazten hasi zen. Citroenen eskutik, 2002an iraazi zuen bere lehengo munduko rallya, Alemanian, eta ez da geroztik gelditu. Hurrengo urteetan mudialak irabazten hazi zen Citroen Xsararekin eta C4arekin. Bere bizitzan zehar, recorrak markatzen pasatu du bere urteak.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Proba Berria: Montecalvoren Rallysprinta



Puntuatzeko azken proba izango da Euskal Rallyen txapelketan. Edizio hau Durangalde Racing antoaltu du, hasiko da azaroako 8an, larunbatan 12:00 orduetan. Montecalvoren rallysprinta 13,2km-ko luzeera du, proba berria da baina tramo ezagunak erabiltzen ditu adibidez bizkairen zenbait errepide erabiliko dute, eta jendeak ikusiko ahal dira ipini leku ez arriskutzuetan proba ikusteko, bereziki: BI-3332 edo BI-3231 errepidetan.

Iskripzioak Urriaren 10ean zabalduko dira eta 70 partehartzaile izango ditugu gehienez. Datu guztiak eta dirua sartuta daukaten lehen 70 partehartzaile izango dira garaipenaren burrukan ibiliko direnak. Badakigu Santi Artetxe, Gorka eta Ramon Apalantza, Xabier Lujua, Aitor Barrueta, edo Joxe Labaka agertuko diren edizio honetan Euskal Rallyen txapelketa irabazteko. Klasifikazioan Gorka Apalantza da liderra 172 puntuekin, bigarren postuan Artetxe dago 166 puntuekin eta hirugarrena Joseba Zapitain aurkitze dugu 152 puntuekin.

sábado, 1 de noviembre de 2008

WRC: Japoniako Rallyaren laburpena

Mirko Hirvonek jarraitzen du lehen postuan Japoniako rallyan. Bigarren egun honetan Hirvonek ez du utzi inolako aukerarik eman Latvalari eta Loeberi, bi hauek rallyko bigarren eta hirugarren postuetan kokatu daude.