
Hala ere, aurten argi utzi du Loebek, berak ondo doala edozein egoeratan, Finlandian irabazi eta gero, hau da, Hirvonenen etxean. Beraz momentuz Japoneko Rallya, hilabete honetako azkenego egunean hasiko dena, erabakigarria izango dela esan dezakegu. Japonetik garaipena ateratzea lortzen duen gidaria aurrera pauso handi bat emango du txapelketan.
Marka txapelketari begira, CITROEN TOTAL WRT da momentuz lehen postuan aurkitzen dena 169 punturekin eta bigarrena BP FORD ABU DHABI WORLD RALLY TEAM 146 punturekin. Pilotuen txapelketan bezala, ez dago ezer erabakita. Hala ere kontuan hartu behar da, Ford markaren zuzendari nagusiaren hitzak, adierazi zuenean, gutxienez marken txapelketa irabazi nahi zuela. Espainiako Rallyan eta Frantziako Rallyan, Jari Matti Latvala, Ford taldeko bigarren pilotua kanpoan utzi dute eta Francois Duval hartu dute. Duvalek Bi rallyetan puntu asko lortuz eskertu du berarengan jarritako konfidantza.
Azpimarratzekoa daDani Sordo eta Chris Atkinsonen lana mundial honetan. Sordok Citroenen egin duen lanarengatik, Loebi eskaintzen ahal zuen laguntza guztia, eta Atkinsonen Lana Subarun. Subarurentzat zaila izan den urtean berak, generalaren laugarren postuan kokatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario