viernes, 21 de noviembre de 2008

Rallye Valle de Aras


Jose Manuel Gomezek lortu zuen Garaipena Valle de Araseko Rallyan, Cantabriako rally txapelketaren azkenengo proban. Bigarren postua bere taldekidearentzat izan zen, Bruno Veci eta hirugarren postua Pedro Matadorentzat izan zen. BFGoodrich txapelketan Victor Perezek lortu zuen bere lehenengo garaipena eta Jonathan Perezek lortu zuen garaipena Junior txapelketan eta Citroën txapelketan. N taldean Oscar Coronal izan zen azkarrena eta bizkortasunezko klasikoetan David Salcines izan zen garailea.

Rallyen txapelketa bukatu ondoren itxita zirudien eztabaida bat zabaldu da berriz. José Manuel Gomezek hurrengo urtean parte hartu beharko luke txapelketan? Orain dela lau hilabeteko istripua kontuan izanda, bizia ia galtzen zuen horretan bere kopilotuarekin batera, klizantzia kenduko ziotelaren meatzupean zegoen. Hala ere azkenean ez da ezer gertatu eta jendearen potestak entzun dira federazioan. Zubizarretaren ahotik ez da ezer atera, ez da gai horri buruz mintzatu nahi izan, nahiz eta istripuan klatetua ere izan.

Argi dago, nahiz eta Gomezek zorakeriak egiten jarraitu, lizentzia kenduko ez diotela. Badirudi ikuskizuna aurrera jarraitu behar duela nahiz eta bizitzaren bat jokoan jarri.

No hay comentarios: