domingo, 9 de noviembre de 2008

Loeb, mundialaren irabazlea


Azkenean, Sebastian Loebek irabazi du bere bostgarren munduko txapelketa. Aurten, Japoneko rallyan aurkitu du garaipena, Waleseko rallya falta delarik. Nahiz eta Mikko Hirvonenek garaipena lortu, Loeb higurren postuan geratzearekin nahikoa zuen bere helmuga lortzeko. Eta horrela izan zen, Loebek hirugarren postuan geratu zen Hirvonenetik bi minutu eta erdira. Beraien artean, Jari Mati Latvala geratu zen, rally honetan, Ford Abu Dabhi ofizialarekin.

Loeb, 1997an hasi zen korrika, citroen saxo kit car batekin. Urte horretan irabazi zuen Frantziako kopa. Aurrera jarraitu nahian, Loeb, dagoeneko Daniel Elenarekin, 1999an Kataluniako rallyan parte hartu zuen. 2000. urtean, mudiala serioago hartu junior mundiala irabazi zuen, kasu honetan ere, bere Citroen saxo kit carrarekin.

Hortik aurrera, Wrc-a hartu eta irabazten hasi zen. Citroenen eskutik, 2002an iraazi zuen bere lehengo munduko rallya, Alemanian, eta ez da geroztik gelditu. Hurrengo urteetan mudialak irabazten hazi zen Citroen Xsararekin eta C4arekin. Bere bizitzan zehar, recorrak markatzen pasatu du bere urteak.

No hay comentarios: