domingo, 30 de noviembre de 2008

Nuñezentzat rallya, Antxustegirentzat tituloa


aurten estreinatu den suzuki swift kopa berria, Shalymarren erabakiko zen bere garailea, beste kopetan eta generalean bezala. Nuñez, Jimenez eta Antxustegik zeukaten irabazteko aukerak, beraz azkar joateko momentua zen. rallyaren lehenengo zatian, sailtasunak aurkitu zituzten hiru pilotuak, eta hirurek banatu zituzten scratchak. Hala ere, Jimenez izan zen hiruretatik azkarrena eta ostiral gauean bera zen klasifikazioaren liderra.

Larunbaterako dena airean zegoen. Antxustegik ez zituen sorpresarik nahi eta lehenengo postuan kokatu zen bitartean, Nuñezek atzean geratzen hasten zen eta Jimenezek sustoren bat zeukan. Hala ere, lehenengo sei tramoak eta gero, Jimenezek hamabi segundu bakarrik galtzen zituen Antxustegirengandik.

Arratsaldean gauzak aldatuko ziren, Jimenezek arazoak zituen bere kotxearekin. Konpontzerako orduan gehiegi iraun eta 50 segundorekin penalizatu zuten eta hirugarren posturaino erori zen. Antxustegi, probaren errege zelarik, bere distantzia mantentzen hasi zen arriskurik hartu gabe, jakinda berarentzat bigarren postua ona zen Jimenezek ez irabazi eskero. Baina arazoak izan zituen azkenengo tramoetan eta Jimenezekiko bi minutu galdu zituen eta hirugarren posturaino erori zen. Azkenean, Nuñez arazorik gabe irabazi zuen rallya, Jimenez bigarrena eta Antxustegi hirugarrena.

1 comentario:

earlsaboe dijo...

The Best Games of All Time - Dr. Martin's Design
The Best Games of All Time · Big 군산 출장샵 Bass Bonanza 동두천 출장마사지 · 여주 출장안마 Mega Fortune · Jackpot 6000 · Rummy 경주 출장샵 · 양주 출장안마 Rummy · Dr. Fortune.