domingo, 23 de noviembre de 2008

Rally Shalymar azkenean

Azkenean, egutegiko azkenengo rallya heldu behar izan da jakiteko zein den Nazional mailako rally txapelketa. Costa Brava Rallyan bezala, Madrilgo inguruan egingo den rally hau, ostiral gauean eta larunbateko egunean zehar iraungo du. Ostiral gauean 4 tramoetatik pasatuko dira eta larubatean goizean mendizerran izango den bitartean, larunbat arratsaldean "El Jarama"ko zirkuituan izango dira tramoak. Federazioaren nahia, tramo ezberdinak sortzea zen egoera desberdinetan.

Emozioz beteriko rallya izango da. GT txalpeketa kenduta, txapelketa guztiak jokoan dira. Alde batetik, txapelketa generala, eta beste aldetik Switf txapelketa dira orain pisu handiena dutenak.
Vallejo eta Ojeda azkenengo kilometrorarte burrukatuko dute eta Gorka Antxustegi eta Manuel Jimenezek berdin arituko dira. Argi dago urteko rallyrik garrantzitsuena dela, eta polita izango dela.

No hay comentarios: