miércoles, 3 de diciembre de 2008

Roberto Mendez kopa


Pasadan asteburuan Madrilen egin zen Mitsubishi Evo cup 2008ko azkenengo proba. Shalymar rallya, monomarka txapelketarako eta denborandiko hamaikagarren proba. Madrilgo proban, Dani Solak estreinatu zuen Mitsubishi Lancer Evo X berria, Espainian agertzen zen lehena, eta Evoen artean garaipena lortu zuena.

Dani Sola eta Oscar Sanchezek egon ziren buruan rally osoan zehar, azkenean seigarren postuan geratuz absolutuan eta lehenengoak Evo cupan. Proban zehar, taldean konfigurazio ezberdinak jartzean zentratu ziren, kotxearen aspektu ezberdinan proban jartzeko eta nahiz eta kotxe berria izan, portaera ikaragarria izan zuen.

Mitsubishien artean, bigarren postuan mantendu zen momentu oro Alvaro Muñiz eta Cesar Blanco, klasifikazio absolutuaren zortzigarren postuan lortuz eta Rally racing produkzio kopan lehenengoak. Hala ere, Evo cuparen podioaren ateetan geratun ziren puntu bakar batengatik.
Asfaltoko Mitsubisi Evo Cupari dagokionez, klasifikazio finala, Alberto Heviak irabazi zuen. Aurreko hiru rallyetatik zeukan irabazita. Bigarren postua Carlos Marquezek lortu zuen eta hirugarren Jordi Martí. Jordi Martí berak izan zen Rally Racing Produkzio txapelketako lehenengo irabazlea.

No hay comentarios: