
Inskripzioa alde batera utziz, kontuan hartu beharreko da zer suposatzen duen rally hau nazional txapelketan; hiru pilotu, Sergio Vallejo (106,5 puntu), Luis Monzon (95 puntu) eta E. Gª Ojeda (94,5 puntu) tituluaren bila aterako dira rally honetan, kontutan izanda oraindik Shalymareko rallya geratzen dela. Hala ere ez dira rallya irabazteko hautagai bakarrak, Xebi Pons Porsche 911 GT3 batekin eta Daniel Solá Ferrari 360 Rally batekin garaipena bilatuko dute.
Parte hartuko duen euskladun bakarra, Gorka Antxustegi, Swift kopa irabazteko pauso berri bat emateko prest dago. Badarama lehenengo postuan urte osoa eta oso zaila izango da M. Jimenez edo E. Nuñezek postua kentzea.
Rallyclasicsean ikusgarria izango da, S. Munari Lancia Stratosarekin, B. Waldegard Ford Escort MKIIarekin edo V.C. Jensen Porsche Carrera RSarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario