
|
Hasiera zalapartatsua izan zuen auto lasterketak, Urrakirako errepidea lan eman zion gidariei, batik bat entrenamenduetan eta lehen igoeretan. Hala esan dute zenbait gidariak, lehen igoereann labaina zegoen errepidean. Goizeko hotzarekin bustita zegoen eta horrek aurren-aurrenetik istripuak eragin zituen. Entredamendu saiotatik hasi ziren istripuak gertatzen, eta hori ez da ohikoa izaten. Bestetik, auto lasterketa ikustera joanda jende asko izan zen Urrakiko errepide inguruetan, 5000 lagun inguru, eta antolatzaileek lan handia izan zuten jendea leku seguruetara eramaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario