
Pasadan asteburuan Madrilen egin zen Mitsubishi Evo cup 2008ko azkenengo proba. Shalymar rallya, monomarka txapelketarako eta denborandiko hamaikagarren proba. Madrilgo proban, Dani Solak estreinatu zuen Mitsubishi Lancer Evo X berria, Espainian agertzen zen lehena, eta Evoen artean garaipena lortu zuena.
Dani Sola eta Oscar Sanchezek egon ziren buruan rally osoan zehar, azkenean seigarren postuan geratuz absolutuan eta lehenengoak Evo cupan. Proban zehar, taldean konfigurazio ezberdinak jartzean zentratu ziren, kotxearen aspektu ezberdinan proban jartzeko eta nahiz eta kotxe berria izan, portaera ikaragarria izan zuen.
Asfaltoko Mitsubisi Evo Cupari dagokionez, klasifikazio finala, Alberto Heviak irabazi zuen. Aurreko hiru rallyetatik zeukan irabazita. Bigarren postua Carlos Marquezek lortu zuen eta hirugarren Jordi Martí. Jordi Martí berak izan zen Rally Racing Produkzio txapelketako lehenengo irabazlea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario