Subaru kotxeen produkziogilea, Fuji Heavy Industries, adierazi zuen bezala munduko rally txapelketa uzteko intentzioa du dagoen krisi ekonomikoa dela eta. Subaruren irteerari gehitu behar zaio Suzukiren irteerari. Beraz 2009ko mundialak marka joponiar barik geratuko da.
Autoen sektorea izan da klatetuena dagoen krisiagatik, autoen eskaria izugarri beheratu baita. Dagoeneko Honda, Japoniako bigarren markarik garranttzitsuena Formula 1eko txapelketa utzi du eta baliteke motorren txapelketa ere alde batera uztea.
Citroen eta Ford, marka txapelketan lehenengo eta bigarren izan zirelarik, jarraitzeko erabakia hartu zuten pasadan urtean, baina hirugarrena, subaru, ezin izango dio aurre egin krisiari.
1989tik aurrera Subaru egon da mundialean. 1995, 1996 eta 1997 irabazi zituen marka txapelketa eta bere taldean munduko txapeldunekin korrika egin du, hala nola Tommy Makinen, Peter Solberg, Colin Mcrae edo Carlos Sainz. Richard Burns izan zen markarekin irabazi zuren azkena 2001ean.